Espezializazio-prestakuntza
Espezializazio-prestakuntza bi motatakoa izan daiteke: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak diseinatutako espezializazio-ikastaroak, Estatuko Tituluen Katalogoa osatzen dutenak, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak diseinatutako Espezializazio-programak. Azken horiek Sailburuordetzaren diploma bat dakarte, baina ez dute ondorio akademikorik LHko sisteman.
Bai espezializazio-ikastaroak bai espezializazio-programak erdi-mailakoak edo goi-mailakoak izan daitezke.
Lanbide Heziketa, LH, Zikloak, ibilbideak, programak, ikastaroak, metodologiak, curriculum duala, finean, hezkuntzan adituak diren pertsonek erraztasunez erabiltzen dituzten hamaika kontzeptu. Baina garrantzitsuena pertsonek nahi dutena aurkitzea denez, modu errazean azalduko dugu.