cabecera formación profesional
ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROA

Adimen Artifiziala eta Big Data

Comercio internacional
IKASKETA-PLANA

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-moduluak honako hauek dira:

• Adimen artifizialeko ereduak. (77 ordu)
• Ikaskuntza automatikoko sistemak. (99 ordu)
• Adimen artifizialeko programazioa. (220 ordu)
• Big Data sistemak. (110 ordu)
• Big Data aplikatua. (154 ordu)
•Prestakuntza duala enpresan. (330 ordu)

Profesional hori gai izango da:

• Adimen artifizialeko sistemak aplikatzea, produktibitatea hobetuko duten negozioetan interakzio-modu berriak identifikatzeko.
• Adimen artifizialeko sistemak garatzea eta inplementatzea, negozioaren barruan erabaki arinak hartzea errazteko, datu masiboak kudeatuz eta ustiatuz.
• Datuen tratamenduaren bidez enpresa-eraginkortasuna lortzeko erakundeetan beharrezkoa den eraldaketa digitala kudeatzea.
• Adimen artifiziala aplikatzea enpresaren funtzionaltasunetan, prozesuetan eta erabaki-sistemetan.
• Adimen artifizialaren motak kudeatzea, enpresetan eraldaketa eta aldaketa lortzeko.
• Enpresen produktibitatea hobetzea ahalbidetuko duten prozesu automatizatuen garapena administratzea.
• Prozesu autonomoen garapena optimizatzea, adimen artifizialeko tresnak erabilita.
• Datu-bolumen handiak ustiatzeko sistemak integratzea, Big Data soluzioak aplikatuta.
• Enpresa-erabakien funtzionaltasunak, prozesuak eta sistemak ezartzea, horietan Big Datako teknikak aplikatuta.
• Datuak ustiatzeko sistema erabilera-beharren eta ezarritako segurtasun-baldintzen arabera gauzatzea, eta printzipio legalak eta etikoak betetzen direla ziurtatzea.
• Big Data eta Adimen Artifizialeko soluzioak eraikitzeko erabiltzen diren tresnak konfiguratzea.
• Datuak, informazioa eta horien irudikapena eraginkortasunez kudeatzea, ezagutza bihurtzeko.
SARTZEKO BALDINTZAK

• Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria.
• Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria.
• Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria.
• Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Aldez aurreko ezagutzak egiaztatzea.
• Goi Mailako Zikloen titulua
• Espezializazioa egiteko beharrezkoak diren gaitasunak egiaztatzea
HONELA LAN EGIN ZENEZAKE:

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honela lan egitea:

  • Adimen artifizialaren eta Big Dataren garatzailea.
  • Sistema adituen programatzailea.
  • Adimen Artifizialean eta Big Datan aditua.
  • Datu-analista.


Zein dira irteera profesionalak?

Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek produkzio-sektore guztietako enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute, bai besteren kontura, bai beren kontura, programazioaren, azpiegituraren edo aholkularitzaren arloan.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00