Gaur El Diario Vasco egunkariak, ‘Al Día’ atalean orri t’ erdiko erreportajea argitaratu du belaunaldien arteko ekintzailetzako Intgen proiektuari buruz. CEBANCen beraien negozio ideia lantzen ari diren bi ekintzaile, Estefania Rodriguez, aseguruen artekaritza etiko eta solidarioaren enpresa sortzen ari dena, eta Elena Ortes, mendekotasuna duten pertsonen zaintzari buruzko zerbitzu batekin, dira erreportajearen protagonista nagusiak. Haiekin batera, Angel Lopez eta Jose Collera Secot elkarteko boluntarioak ere agertzen dira. Biak ala biak, eskarmentu handiko profesional izandakoak, laguntzen diete euren negozio proiektuen garapenean.