Ikasleentzako zerbitzuak
Alumni hitza latinetik dator, eta zera esan nahi du: «bizitza osoan zehar ikasteko eta garatzeko aliatu gisa CEBANC-i lotuta sentitzen diren pertsonak». Badakigu harrigarria dela esanahia, batez ere garai hartan CEBANC oraindik existitzen ez zelako, baina ikasteko zaletasuna dugu antzinatik. Eta horretan datza alumni izatea; alegia, CEBANC-ekin bat egiten dutenen garapen profesionalean txoko garrantzitsu bat merezi izatea. Alumni pertsona bakoitzari bere ibilbide profesional eta pertsonalean laguntzea merezi izateko gure nahia da. Alumni-k prestatzera, ikastera, irakastera, partekatzera eta, batzuetan, hori guztia batera egitera etortzen den oro CEBANC-entzat zer den hartzen du barnean. Eremu horretan berdin dio adinak; jarrerek axola dute. Ez ditu ikasleak bilatzen, baizik eta erronkaz eta esperientziaz betetako bide horretan (hots, bizitza) lagun egitera gonbidatzen gaituzten pertsonak, interesak eta itxaropenak dituztenak. Alumni-n, agurtu egingo zaitugu iristean, bidean lagunduko dizugu, eta orientatu egingo zaitugu, behar baldin baduzu. Alumni egunero gurekin ikastera animatzen diren guztientzat sortutako eremu bat da.
Berdin dio orain CEBANC-en ikasten ari zaren ala ez; berdin dio oraindik bertan ikasten hasi ez bazara. Bizitzako garai bakoitzean profesionalki eta pertsonalki hobetzeko dituzun beharrei erantzunak eta irtenbideak ematen dizkizun toki bat garela sentiarazi nahi dizugu. Alumni izatea bizitza osorako da, hala nahi izanez gero eta hala merezi badugu.
CEBANC-ek erabiltzaile guztien behar eta eskakizunetara egokitutako zerbitzuak ditu:
AUKERA PROFESIONALAK
Cebanc-ek lan-eskaintzak kudeatzeko doako zerbitzu bat jartzen du zure eskura, web-aplikazio baten bidez. Bertan, enpresek beren enplegu-eskaintzak publikatzen dituzte, eta ikasleek beraien hautagaitza kudeatu dezakete.
ORIENTAZIO-ZERBITZUA
Ikasleentzako zerbitzu bat da, eta, haren bidez, haiei etorkizun pertsonalerantz orientatzera bideratutako jarduerak antolatzen eta koordinatzen dira.