cabecera modelo pedagógico

Eredu pedagogikoa

CEBANC-ek profesionalki garatzeko funtsezkoak diren ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak sustatzen ditu, etengabe berriztuz doazen metodologia, eduki, programa eta irakasleen bidez, eta informazioaren teknologiak erabiliz, gaur egungo gizartearen errealitatea eta beharrak aintzat hartuta. Elementu horiek guztiak konbinatuta lortzen diren aberastasunari, aniztasunari eta malgutasunari esker, CEBANC, ikasteko toki bat izateaz gain, aitzindaria ere bada ikasteko modu berriak erabiltzen, lau printzipio nagusi oinarritzat hartuta:

  1. Eginez ikastea
  2. Segimendu pertsonalizatua egitea
  3. Irakasleak eta ikasleak elkarrengandik hurbil egotea
  4. Metodologia aktiboa eta dinamikoa erabiltzea

Lau ardatz horiek abiapuntutzat hartuz, metodologia berezi bat aplikatzen dugu Goi Mailako Heziketa Zikloetan. Izen arraroa duen arren, dagoeneko ezaguna da CEBANC-en: ETHAZI metodoa. Hona hemen, labur-labur, zer den metodoa eta zertan datzan.

ETHAZI metodologia

Modelo pedagógico

ERRONKETAN oinarritutako goi-mailako zikloen metodologia da. Haren bidez, ikasleek konpetentzia teknikoak (espezialitateari dagozkionak) eta zeharkakoak berenganatzen dituzte aldi berean, eta askotariko gaitasun eta konpetentziak garatzen; besteak beste, talde-lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, proaktibitatea eta sormena.

Azken finean, CEBANC-eko arrakastaren gakoa ez da, soilik, gauzetara egokitzen jakitea eta haiek aldatzea, baizik eta baita zer gauza aldatu behar ez diren ulertzea ere, hala nola irakasteko dugun grina eta ikasleentzako zerbitzua izateko gure bokazioa.

Prestakuntza duala

Modelo pedagógico

Euskadin garatu eta hobetu da gehien eta ongien prestakuntza duala, zenbait zentrok (tartean CEBANC) argi ulertu dutelako irakasteredu horrek eragina duela lan-arrakastan eta beharrezkoa dela zentroak eta enpresak zuzenean lotzea ikasleei ahalik eta baldintza onenetan laneratzen lagunduko dien etengabeko prozesu batean. Eta onuradun asko ditu estrategia horrek:

  • Ikasleak: Benetako lan-egoeretan ikasten dute, eta enpresan bertan hartzen dute lanbide-esperientzia.
  • Enpresak: Langile gaituak prestatzen dituzte, belaunaldi-erreleboa errazten dute, eta jendea hautatzeko eta erakartzeko ere erabiltzen dute.
  • Gizartea: Etorkizun zailerako hobeto hezten ditu pertsonak, eta enplegagarritasuna hobetzen.

Hizkuntza

CEBANC-ek EAEko bi hizkuntza ofizialak integratzen ditu heziketa-zikloetan. Bi modalitate daude: A eta B. Ziklo batzuk A ereduan ematen dira osorik, eta beste batzuek, berriz, euskara eta gaztelania konbinatzen dituzte B ereduan.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00