DONOSTIAN BIZI DIREN LANGABEENTZAT
Kontratatzeko konpromisoa duten ikastaroak
CEBANCek hainbat prestakuntza-ibilbide egingo ditu Donostian bizi diren langabeentzat, baldin eta gaitasunak egokitu edo eguneratu behar badituzte eta/edo lan-merkatuan sartzeko lanbide-profila berriro kualifikatu behar badute.
Amaitutako pertsonetatik 8 Donostiako sektoreko enpresek kontratatuko dituzte. Beraz, kontratatzeko konpromisoa duten ikastaroak dira.
Hona hemen "Profesionaltasun ziurtagiria" duten prestakuntza ibilbideak. Egin klik izena emateko:
- Atención Sociosanitaria a personas dependientes en Instituciones Sociales
- Actividades de Gestión Administrativa
- Operaciones Básicas de pisos en alojamientos
- Atención Sociosanitaria a personas dependientes en Instituciones Sociales
Prestakuntza ibilbide horietan zeharkako prestakuntza ekintzak ere sartzen dira, hala nola adimen emozionala, gatazkak konpontzea edo talde lana.
Lehentasuna izanen dute 45 urtetik gorako pertsonek, iraupen luzeko langabetuek, gizarte laguntzen hartzaileek eta emakumeek.