
Lanerako prestakuntza
"Denbora bizitza da. Inbertitu ezazu egoki formatzeko."
Lanerako prestakuntza lanean ari diren profesionalei eta lan-trantsizioko prozesuetan daudenei zuzenduta dago. Bizitza profesionalean zehar une bakoitzean behar duten gaikuntza ematen diete guztiei.
CEBANC-en badakigu zeinen garrantzitsua den proposatzen dugun prestakuntzak pertsona guztien profilean, lanean eta garapen profesionalean eragin positiboa izateko behar duen kalitatea izatea.
Hala, ikaskuntza-programak eta diruz lagundutako ikastaroak antolatzen ditugu lanean ari diren Ostalaritza eta Turismo profesionalentzat eta langabeentzat. Neurrira egindako prestakuntza ere eskanitzen dugu enpresentzat, finantzaketa-bide desberdinak kudeatuz.
40 urtetik gorako ibilbidea duenez, CEBANC Lanbidek eta Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuak (SEPE) baimendutako zentro bat da, gure prestakuntza-arloetako profesionaltasun-ziurtagiriak antolatzeko eta emateko.

