
Enpresentzako zerbitzuak
CEBANC-ek era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei, elkarteei, erakundeei eta instituzioei, haien funtzionamenduan eta bilakaeran erabilgarriak izan nahi dugulako eta beharrei eta erronkei erantzuten lagundu nahi diegulako. Antolaketa-prozesuekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzen ditugu, hala nola lan-eskaintzak kudeatzea, prestakuntza eta ikaskuntza planifikatzea, dirulaguntzak eta laguntzak kudeatzea, neurrira egindako prestakuntza-programak prestatzea eta gure instalazioak hainbat erabileratarako eskaintzea. Zertan lagun dezakegu? Horixe galdetzen diogu egunero geure buruari, eta enpresen esku dago gugana jotzea behar horiei erantzuteko.

INSTALAZIOEN ALOKAIRUA
Hainbat eratako instalazioak ditugu.

NEURRIRA EGINDAKO PRESTAKUNTZA
Bai CEBANC-en, bai enpresaren beraren instalazioetan. Enpresen beharretara egokitutako ordutegiak, lan-erritmoak eta programak.

PRAKTIKETAKO IKASLEAK
Ikasleek praktikak zure enpresan egitea nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak, eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

PRESTAKUNTZA-PLANEN KUDEAKETA
Enpresen etengabeko prestakuntzako planak kudeatzera soilik bideratutako sail baten bidez, CEBANC-ek, urtero, inguruko enpresen beharretara egokitutako prestakuntza-planak prestatzen ditu, eta instituzioek prestakuntza-plan horiek finantzatzera bideratzen dituzten laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzen ditu.

LAN-ESKAINTZEN KUDEAKETA
Enpresen lan-eskaintzak bideratzen ditugu, gure ikasle tituludunen artetik eskari handieneko profil profesionaletara ongien egokitzen diren hautagaiak aukeratu ondoren.

EKITALDIEN ANTOLAKETA
Leku ezin hobea dugu beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko jarduerak antolatzeko.

PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK
CEBANC-ek, etengabeko prestakuntzako planak antolatzen eta kudeatzen dituenez, prestakuntza-ekintzen dirulaguntza kudeatuko die enpresei, Hobetuz eta Tripartita Fundazioaren hobari-sistema erabilita.

NORBERAREN GARAPENERAKO ONLINE TRESNA
CEBANC-ek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egiten du lan konpetentzia profesionalak neurtzeko norberaren garapenerako online tresna ikasle eta langileen artean zabaltzeko.