
Instalazioak
Instalazioak
CEBANC Donostian dago, Antiguo auzoan, unibertsitateen ondoan. Estilo ingeles bereziko eraikin bat du egoitza, 5.000 m2-koa, eta eskaintzen duen prestakuntza eta zerbitzu bakoitzerako instalazio egokienak ditu.
BALIABIDE ETA AZPIEGITURA OROKORRAK
- Wifi-konexioa eraikin osoan
- Prestakuntza birtualerako egokitutako ikasgelak (online/offline)
- Ikus-entzunezko teknologia duen ekitaldi-aretoa
- CEBANC jatetxea, kalitate gorenarekin eta jendearentzat zabalik
- Taberna-kafetegia
- Zentroaren beraren aparkalekua
INFORMATIKA-GELAK
- MAC gela
- Sarean 300 ordenagailu baino gehiago dauzkaten informatika-gelak
- Instalazio, administrazio eta mantentze informatikoko ikasgelak
OSTALARITZA ETA TURISMO TAILERRERAKO IKASGELAK
- Dastatze-tailerra
- Sukalde profesionalak
- Okintza, pastelgintza eta gozogintza
- Ostalaritzako erakustaldietarako tailerra, ikus-entzunezko sistemaduna
- Hoteleko eta harrerako praktikak egiteko tailerrerako ikasgela
OSASUN-ARLOKO IKASGELAK
- Analisi klinikoetako laborategia
- Arreta soziosanitarioko ikasgela
ERABILERA ANITZEKO IKASGELAK
- Hizkuntzak
- Administrazioa eta kudeaketa
- Merkataritza eta marketineko tailerrerako ikasgela





