
Oinarrizko prestakuntzako zikloak
CEBANC-en ekarpen garrantzitsuenetako bat da oso gaztetan hezkuntza-eremutik urrundu zirenak berriz ere bertara erakartzea. Horrenbestez, 17 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago, pertsonalki eta profesionalki garatzen laguntzeko, eskaintzen ditugun hiru programetako batean txertatuta: Sukaldaritza eta jatetxea, Administrazio-zerbitzuak, eta Informatika eta komunikazioa. Berriz ere ikasten hasteak duen garrantziaz jabetuta, gure metodologia pertsona bakoitzari zuzenduta dago; alderdi psikopedagogikoak lantzen ditugu, eta ikasle bakoitzari tutore bat esleitzen diogu, programa osoan lagun diezaion. Horrez gain, gehienez 15 lagun daude gelan, laguntza indibidualizatua izango dela bermatzeko. Berriz ere hezkuntza-sistemara ekartzea eta gero erdi-mailako zikloetara bideratzea CEBANC-en poz handienetako bat da urtez urte.