

Prestakuntzarako laguntzak eta dirulaguntzak
Kontaktua: Kote Bernal
CEBANC-ek, etengabeko prestakuntzako planak antolatzen eta kudeatzen dituenez, prestakuntza-ekintzen dirulaguntza kudeatuko die enpresei, Hobetuz eta Tripartita Fundazioaren hobari-sistema erabilita.
HOBETUZ
Hobetuz sistema urteroko laguntza-deialdi batzuetan oinarritzen da. Laguntza horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako prestakuntza-ekintza estrategikoak garatzen dira. Prestakuntza-ekintza horiek langileen konpetentziak eta gaitasunak hobetu nahi dituzte.
Laguntza horiek jasotzeko, enpresek Hobetuz sistemaren deialdietako dirulaguntzak eta etengabeko lanbide-heziketako Estatuaren egungo ereduan aurreikusitako hobariak elkarren osagarri direla bermatu behar dute.
HOBARIEN SISTEMA
Enpresek kreditu bat dute langileen prestakuntza finantzatzeko, eta, haren zenbatekoa kalkulatzeko, enpresa bakoitzak aurreko urtean lanbide-heziketako kuota gisa jaso duen kopuruari urtero ezartzen den ehunekoa aplikatu behar zaio.