Cebanc Nirea sareko kide izatera pasatu diren Ostalaritza Eskoletako bat da. Atxikimendu horrekin, zentro horiek guztiek aitortzen dute euskal nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia eta euskal gastronomiaren bilakaerari egiten dion funtsezko ekarpena. Cebancen kasuan, atxikimendu ekitaldian, ‘tokiko produktuari beti balioa eman diola eta ikasleei lehen sektorearen garrantzia eta bere prestakuntzaren barruan landa ingurunearekin beharrezkoa den batasuna helarazi' diela nabarmendu zuten.