Irungo Danako David Rodriguez eta Naiara Abando nagusitu dira XIV. Amstel Oro - Euskal Herriko XIV. Pintxo Txapelketan, bere “Beltza" pintxoari esker, joan den astelehenetik Kursaal Jauregian egindako lehiaketan. Irundarrek Kutxabank Sari herrikoia ere lortu dute. Jose Aguirrezabal, Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskolako ikasketa burua, izan zen epaimahaikideetako bat. Pintxo irabazlea bi gisatu tradizionalez betetako ogi brioxea da, bata bakailaozko kokotxak pil-pil erara, eta bestea begihaundi txipiroizkoa bere tintan, limoizko maionesa, lima kabiarrarekin, siracha eta piperminarekin lagunduta. Cebanc lehiaketa honen erakunde babesleetako bat da.