Hezkuntza Sailak datorren urtean 2.716,8 milioi euroko aurrekontua izango du, Jaurlaritzaren bigarrena, Osasunakoaren ondotik, eta aurtengoa baino 51,4 milioi gehiago. Ikerketaren aurrekontuak %6,3ko igoera izan du eta LHri ere diru gehiago bideratuko zaio.