Donostiako Kursaal Jauregiak San Sebastian Gastronomika kongresua jasoko du berriz ere bere XVIII. edizioan urriak 2tik 5era bitartean. Lehen aldiz, sei herrialdetako chefak eta jatetxeak izango dira gonbidatuak munduko bost kontinenteen ordezkari gisa, gastronomia garaikidearen atlas handi bat marraztuz.
Sei herrialde horietako chef onenetakoak igoko dira Kursaal Jauregiko eszenatokira, beren kultura, sustrai eta etorkizun gastronomikoen berri emateko, jatorriaren eta sukaldaritzaren arabera taldekatuta.