Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) ezagutaraztera eman berri duen Hezkuntza Adierazleen Euskal Sistemaren txostenaren arabera, Euskadik eskola uztearen Europar Batasuneko (27) tasarik txikienetako bat dauka; beharrezko hezkuntza etapan gutxiegien kopuruak sekulan baino txikiagoak dira eta, datu hauetaz gain, goi mailako tituludunen tasarik handienak dituzten zerrendan lehen postuan dago, Finlandia, Erresuma Batua, Danimarka, Alemania eta Suediaren aurretik.