Eusko Jaurlaritzak eta Lanbide Heziketako zentro publiko zein kontzertatuek bultzatutako 'Lehen Aukera' programa martxan dago jadanik, eta ekimen honi esker goi eta erdi mailako 600 ikaslek oraindutako praktikak egingo dituzte enpresetan, euren gaitasun profesionala hobetzeko asmoz. Lan honen truke, guztira, 1.500 euroko soldata jasoko dute.