Cebanceko, Goi Mailako Lanbide Heziketako, Dietetikako 2.mailako ikasleak Intxaurrondo Ikastolan izan dira 1.eta 5.mailako ikasleekin Elikadura Osasuntsuari buruzko tailer bat egitenn. Aurreko bisita batean, gure ikasleek elikadura eta aktibitate buruzko informazioa jasotzeko saio bat egin zuten. Ondoren, jasotako informazioa aztertuta, tailerra prestatu eta berriz ikastolan bertaratu ziren haurrekin ekintzak egitera.
Argazkietan ikusten den bezala, heldu zein haur guztiak oso gustora ibili ziren, eta oso esperientzia aberasgarria izan zen. Izan ere, erronka erreala egitea interesgarriagoa da, gure burua benetako jarduera profesionalaren aurrean jartzen dugulako. Eta gainera, txikiekin primeran pasa dugu!
Dietetikako irakasle taldeak Intxaurrondo Ikastolako arduradun, ikasle, irakasle zein gurasoei eskerrak eman nahi dizkiegu, beraien laguntza ezinbestekoa izan baita ekintza hau burutu ahal izateko. Ea berriz errepikatzeko aukera dugun!