Hainbat sukaldari eta gastronomia-sektoreko eragile erreferentek afari solidarioa eskaini dute Zaporeak elkartearekin elkarlanean.
Zaporeak elkarteak antolatutako afari esklusibo honen irabazi guztiak Lesbos (Grezia) elikagaiz hornitzeko erabiliko dira.
Cebancek, Gipuzkoako Gastronomia Goi Eskolak eta Jakiteak, honen azken partnerrak, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzeko elkarteak, ongintzara bideratutako afarian parte hartu dute Union Artesanan. Sektoreko beste erakunde ordezkari batzuek ere lagundu duten afari honetan, Zaporeak elkarteak egunero eskaintzen dituen 3.000 jatordu emateko ahaleginean ekimen eta eragile berrien garrantzia azpimarratu dira.
Cebancek ekimenean parte hartzea erabaki du Zaporeaken lana bultzatzen jarraitzeko. Izan ere, Palestinako herritarrak Lesbosera iristen hasteaz bat, Zaporeakek egunero eskaintzen duen zerbitzua muturrean da. Ospe handiko sukaldariak, hala nola, Jakitea elkarteko Xabier Zabaleta, Aratz jatetxea, eta Cebanceko ikasle ohi Paul Arrillaga, Zazpi STM eta Pablo Loureiro, Casa Urola eta Gozoa, Eurotoques, Interlan, Mahaia Kolektiboa eta Hazi bezalako erakundeak izan dira ekintza honen beste eragileetako batzuk. Elkarte gastronomikoan 80 pertsona inguru bildu dira, eta 50 euroren truke bertako nortasundun esperientzia gastronomiko paregabeaz gozatu dute. Gainera, prestakuntza-zentroko ikasleek praktikatzeko aukera ere izan dute; Lanbide-heziketari eta Enplegurako Prestakuntzari egiten zaion eskakizun handienetako bat zalantzarik gabe. Oraingo honetan, 15 ikasle arduratu dira zerbitzari-lanez. Cebancek helburu duen gastronomiasektoreko profesionalizaziorako berariazko prestakuntza jasotzen ari diren hauek, lurraldean bakarra den eta Goi Mailako Eskolak irakasten duen erdi mailako "Jatetxe-arloko zerbitzuak" ziklo estreinatu berrikoak ere badira