Gaur, 2023ko abenduak 1, ekintzailetzari buruzko hitzaldia izan da Cebanc Areto Nagusian, Leinn Unibertsitateko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) hiru ikasle ohiren eta Txoko Errealitate Birtualeko proiektuen enpresaren sortzaileen eskutik (www.virtualtxoko.com).
Hiru ekintzaile horiek (Nico, Beñat eta Ander), 20 urte besterik ez dutenak, Virtual Txoko enpresaren sortzaileak dira. Enpresa, Tour Birtualetan espezializatuta dago, eta sektorean urtebete baino ez daramaten arren, esponentzialki hazten ari da.... Azpimarratzekoa da beren negozio-ideia proiektu bat bezala sortu zela, lagunen artean, ikasten ari ziren graduaren barruan. Hala ere, duela urtebete baino gehixeago unibertsitate-proiektu hutsa izaten hasi zena, gaur egun, finkatuta dagoen proiektu bihurtu da, eta ez da soilik hiru gazte ekintzaile horien sostengua, baizik eta, gainera, etorkizunean hazteko aukera du...
Hasieran, proiektua sektore turistikora bideratuta zegoen, sektorean ospe handia duten bezeroentzat egindako lanak zeudelarik, hala nola: Akelarre, Zelai Txiki edo Hotel Barceló Costa Vasca. Gaur egun, Virtual Txokok bere bezero potentzialak beste sektore batzuetara zabaldu ditu, eta mota askotako proiektuetan murgilduta dago: gama altuko autoen kontzesionarioak, egur-enpresak...
Beraiekin partekatu ahal izan dugun denbora baliotsuan (eta bertaratutako ikusleen artean Turismo, Sukaldaritza eta Marketineko ikasleak genituela kontuan hartuta), Ander, Beñat eta Nikok ekintzailetzaren bidean izan dituzten "argi-itzalez", "egunerokotasunaz", marketin-estrategiez edo epe ertain eta luzerako planen inguruan hitz egin digute.