Atzo, Azaroak 14, Cebanc Heziketa Zentroan Euskadiko 2. Areto Txapelketako finalaren sari banaketa ospatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zortzi jatetxek hartu zuten parte Donostian ospatu zen zerbitzarien txapelketan. Irabazlea Kea Basque Fine Food taldeko Maria Laskibar izan zen.
Txapelketa hau, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta SEA Ostalaritzak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesarekin.
Azaroan zehar establezimenduek proba teoriko bat egin dute eta, ondoren, epaimahaiak establezimenduak bisitatu zituen. Finalistek aurrez aurreko bost proba egin zituzten asteartean, epaimahaiak Euskadiko Areto Zerbitzu Onenaren saria irabazi zuen establezimendua izenda zezan.
Sari banaketa Aroa Jilete Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendariak egin zuen.
Aurten, bigarren urtez jarraian, Gasteizko jatetxe bat irabazi du: Kea Basque Fine Food jatetxea. Lehenengo postuarekin batera, Maria Laskibar zerbitzariak ordezkatzen duen jatetxeak 2.000 euroko saria irabazi du. Laskibarrek, sariaz gain, lehiaketaren garrantzia azaldu zuen: "Lehiaketa honek zerbitzuari balioa emateko balio izan du, eta ohore handia da kapela eman izana". Laskibarrek eskerrak eman zizkien antolatzaile eta babesleei, eta bere ibilbidean "berdin edo hobeto" jarraituko duela azpimarratu zuen.