Cebanc-eko ikasleek Turismoaren sektoreko erronkak ezagutu ahal izan zituzten Diario Vascoren egoirzan antolaturiko jardunaldian. Gisa honetako jardunaldiek, sektorearen beharrak identifikatzen eta horiek barneratzen laguntzea dute helburu.
Azken urteetan Turismoaren sektoreak eraldaketa handia jasan du. Izan ere, digitalizazioaren eta iraunkortasunaren beharrei erantzuteko, erronka berriei aurre egin behar izan die sektoreak. Eraldaketa prozesu horretan, sektoreak marka guztiak hautsi ditu eta uda honetan zifra errekorrak erregistratu dira Gipuzkoan.
Teknologia eta digitalizazioa ardatz izanik, turismo sektorearen egungo egoera ezagutzeko eta etorkizunean eman daitezkeen aldaketak aurreikusteko ‘Turismo-sektorearen eraldaketa digitala’ deituriko jardunaldia antolatu zen irailaren 29an, Diario Vascoren egoitzan.
Bertan izan ziren Enrique Martínez, SEGITTUR-eko presidentea; Isabel Aguirrezabala, Donostia-San Sebastián Turismoa-ren zuzendaria; Raúl Fernández, Gipuzkoako Hotelen elkarteko presidentea; Lorea Uranga, ATRAE Gipuzkoa-ren ordezkaria; Cristina Murillo, GAIA cluster zerbitzu eta I+D+i proiektuen zuzendaria eta Kino Martinez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusia.
Jardunaldiak bost interbentzio izan zituen: hiru hitzaldi, solasaldi bat eta mahai inguru bat.
Lehenik, Azahara Martinez Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta lurraldeko antolaketaren diputatuak hartu zuen hitza. Martinezen bidez ezagutu ahal izan genuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburua lurraldea estatuko erreferente bilakatzea dela. Martinez: “Ez soilik gure lurraldeak duen erakargarritasu turistikoagatik, baizik eta duela zenbait urtetik lantzen ari garen garapen teknologikoaren ereduarengatik ere”.
Ondoren, Basquetourreko ordezkariaren txanda izan zen. Bertan Turismoaren kode etikoa izan zuen hizpide eta lurralde turistikoak “zentzudunak, arduratsuak eta jasangarriak” izan behar direla nabarmendu zuen.
Jarraian, Laura Chamorro aurkezlearen eta Enrique Martínez-en arteko solasaldia izan zen. Sektore turistikoaren helburuak gogorarazteaz gain, proiektu nagusiak eta laguntza ekonomikoak nabarmendu ziztuzten.
Jardunaldiari amaiera ematen hasteko, ostalarien, bidai agentzien, hotelen eta sektore teknologikoko hainbat eragileren arteko mahai ingurua egin zuten. Mahai kideek sektorearen egungo egoera eta teknologiaren erabilera izan zituzten aztergai.
Azkenik, Isabel Agirrezabalak itxi zuen jardunaldia. Agirrezabalak ere mahai inguruan hitz egindako zentzu berean osatu zuen diskurtsoa: Bezeroei arreta handiagoa eta pertsonalizatuagoa eskaini behar zaiela nabarmendu zuen, beti ere Euskadiren nortasuna ahaztu gabe.
Ziur gaude gisa honetako jardunaldiek ikasleen ikasketa prozesua osatzen dutela. Horregatik, Cebanc-en ere bat egiten dugu ETHAZI ikasketa ereduarekin (erronketan oinarritutako ikaskuntza eredua), hala, gure ikasleek sektorearen beharrak identifikatzen eta horiek hobeki barneratuko dituztelaren uste osoa baitugu.