Xabier Ortiz Gabarainek, 2003tik Cebanc-eko irakaslea dena, bere bigarren eleberria idatzi du: "El bosque sin retorno", "gero eta gehiago korapilatzen den eta amaierarik ez duela ematen duen thriller bat (...) intriga handiko eta erritmo ikaragarriko thriller bat da", idazlearen beraren arabera. Eleberri hau Canfrancen gertatzen da, non madarikazio bat jasan den, biztanleek eldarnioak eta insomnioa pairatzen dituztelarik, heriotzara eramanez. Gainera, Daniela Bolaños protagonistaren gurasoak modu arraroan hiltzen dira eta nazien okupazioan oinarrituta ikertzea erabakitzen du. Bere ikerketan baso beldurgarri bat eta soldadu misteriotsu bat aurkitzen ditu.
Ez da ahaztu behar Xabier Ortizen lehen eleberria sukaldaritzari buruzkoa zela, beraz, nabaria da bien arteko ezberdintasuna. Bata istorio gastronomikoa den bitartean, bestea kontakizun misteriotsu eta intrigagarria da: ""El Bosque Sin Retorno" idazterakoan, irakurleek eleberri gastronomikoarekin ni ez identifikatzea zen nire asmoa. Ez nazatela ezagutu sukaldaritzari buruz idazten duen norbait bezala, baizik eta genero desberdinak lantzen dituen idazle baten gisa."
Zergatik erabaki zenuen idaztera itzultzea?
Niretzat nobela bat argitaratzea erronka bat da. Liluratzen nauen erronka bat eta ahalik eta ondoen idazteko ariketa bat. Gainera, istorio erakargarri eta didaktiko bat sortzea. Idazten jarraitzeko asmoa dut, noski, gorputzak eskatzen dit, baina erritmo lasaia hartzen dut.
Zure eleberriarekin kritika bat egin nahi duzu edo istorioaz gozatu eta bertan barneratzeko helburua du?
Irakurlearengan intriga sortu eta hura harrapatuta geratzea nahi dut; ezin dezala eleberria askatu. Gainera, eszena ezberdinetan barneratu eta eleberria film bat bezala bizi dezala.
Zertan oinarritu zara eleberria idazteko?
Canfranceko geltokian. Eraikin handi eta titanikoa da, hiri handi bateko geltokia izan daitekeena, Paris, Berlin edo New York. Gainera, bere iragan nazia oso erakargarria da.
Denbora asko behar izan duzu eleberria idazteko? Zailtasunik izan zenuen zatiren bat idazterako orduan?
Urte bat behar izan nuen idazteko eta beste urte erdi bat zuzentzeko. Trabak eta blokeoak beti daude. Baina gako bat daukat desblokeorako: eleberri bat irakurtzea idazten hasi aurretik.
Zure eleberriaren kokalekuak sortzeko oinarritu edo dokumentatu zara?
Asko. Napoleonen gerrak, Kanadako kanpamendu indiarrak, XIX. mendeko Londres, balearen arrantza Artikoan...
Publiko zehatz batera zuzendua dagoela uste duzu?
Thriller irakurleentzako bereziki. Hala ere uste dut eleberri ideala dela publiko gaztearentzat, 20-35 urte bitartekoentzat.
Deskribatu zenezake zure eleberria 3 hitzetan?
Intrigantea, bizkorra eta didaktikoa.