12 arigune sortuta eta inoiz baino parte-hartze handiagoarekin ekin dio Cebancek Euskaraldiari
Azaroaren 18tik, abenduaren 2ra bitarte ospatuko da Euskaraldia, “Hitzez ekiteko garaia” lemapean. Euskaraldia ariketa sozial bat da, euskaraz aritzeko konpromisoa hartu eta gizartea hizkuntza ohituretan finkatzeko ariketa bat.
Cebancen euskara eta honen normalkuntzaren alde egiten dugun lana azpimarratzeko aukera gisa ulertzen dugu Euskaraldia. Gure konpromisoak zabaldu eta etorkizuneko pausuak definitzeko garai gisa.
Aurtengoan gainera, adierazle positiboekin hasiko dugu bidea, orain arteko parte-hartze handienarekin. Bai langileen aldetik, parte-hartzean eta antolakuntzan, eta baita ikasleen aldetik ere. Izan ere, antolakuntzarako laguntza taldeetara profil guztietako pertsonak batu dira. Normalkuntza taldeko arduradun den Ainhoa Peñak honela adierazi du: “Jendea gero eta gehiago mugitzen da euskararen alde”.
Maila korporatiboan ere parte-hartzea zeharkakoa izan da. 12 Arigune sortu dira hezkuntza-zentroan 2022ko Euskaraldiari lotuta. Estamentu guztietako kideek azaldu dute Ariguneetara lotzeko beraien interesa. Bai irakasleek, bai zuzendaritzak eta baita gainerako langileek ere.
EUSKARALDIARI LOTURIKO PROGRAMA PROPIOA
Cebanceko Normalkuntza taldeak ekintzen programa berezia sortu du Euskaraldiaren inguruan:
- Azaroak 11-17: Bakoitzak Euskaraldian bete nahi dituen helburuak adierazteko aukera izango du zentroan jarriko diren karteletan.
- Azaroak 18 – Abenduak 2:
- Ariguneak, Ahobiziak eta Belarriprestak identifikatuta.
- Musika euskaraz.
- Menu bereziak jatetxean.
- Abenduak 2: Euskararen eguneko ospakizuna.
- Gozogintza tailerrak.
- Bingo musiakala.
- Scape Room birtuala.
- Mus txapelketa
- Mahai jokoak.