Egileak: Leire Urkola, Ainhoa Peña, Oihane Villalba eta Nahikari Usarraga.
“Etorkizuna babesteko hezkuntza” da azaroaren 14an ospatzen den Diabetesaren Nazioarteko Eguneko aurtengo eslogana. Joera goranzkoa da, eta gainera igoera nabarmena aurreikusten da.
Diabetes Mellitusa gaixotasun metaboliko kronikoa da, odoleko glukosa maila altua izatea du ezaugarri gisa. Luzera, arazo kardiobaskularrak ager daitezke eta konplikazio hauek, bereziki bizi-organo batzuetan eragiten du.
DIABETES MOTAK
Diabetes mota desberdinak dauden arren, prebalentzia handienekoak 1 motakoa eta 2 motakoak dira.
DM1:
- Pankreak ez du intsulina nahikorik sortzen.
- Normalean haurtzaroan diagnostikatzen da.
- Sintomak agertzen direnez, %100ean diagnostikatzen da.
- Ezin da ekidin.
DM2:
- Intsulinarekiko erresistentzia sortzen da.
- Helduaroan diagnostikatua izan arren geroz eta intzidentzia handiagoa du haurtzaroan.
- Osasungarriak ez diren elikadura-ohiturekin eta sedentarismoarekin lotuta dago.
- Ekidin daiteke.
Kontuan hartuta DM2 ekidin daitekeela, eta horrekin konplikazioak eta osasun-gastua murriztea lortzen dela, garrantzitsua da gomendioak jarraitzea.
BIZTANLERIARENTZAKO GOMENDIOAK*
- JARDUERA FISIKO GEHIAGO EGIN: Intsulinarekiko erresistentzia hobetzen du.
- PISU OSASUNGARRIA MANTENDU: Pisua galtzeak intsulinarekiko erresistentzia hobetzen du.
- ELIKADURA ZAINDU: Gomendio orokorrak bete
- Zuntzaren beharrizanak bermatzea, odoleko glukosa maila erregulatzen du.
- Azukre erantsien eta gantz aseen kontsumoa murriztea.
* Gomendioak adituen ikuskaritzapean egin beharko dira beti.