Irailaren 26 eta 29a bitartean ekintzaz beteriko What The Hack astea ospatuko dugu Cebancen. Bertan, gure kolaboratzaile diren hiru herrialdeetatik etorritako 50 ikasle eta irakaslek parte hartuko dute: Friesland College, Leeuwarden, Herbehereak, Go! Technisch Atheneum Zavelenberg, Sint-Agatha-Berchem, Belgika eta Pärnumaa Kutsehariduskeskus, Pärnu, Estonia.
Atzerriko ikasleek egun hauek Cebanceko ikasle zein irakaslez lagunduta iragango dituzte eta, ondo dakigun moduan, etxean bezala sentiaraziko ditugu!
Zibersegurtasunari loturiko Kahoot eta Capture the Flag bezalako ekintzez gain, gonbidatuek egun bat Tknikan egingo dute eta zibersegurtasunari loturik lanean diharduten bertako enpresak bisitatuko dituzte. Besteak beste, Ziur, SS21Sec eta Ibermática. Hauetan, bertako profesionalek beraien egunerokotasunaren inguruko hitzaldiak eskainiko dizkiete eta landutako alorrean Euskadi eta Espainiaren egoera azalduko diete.
Eguraldia lagun, ikasleek gure hondartzez gozatzeko aukera izango dute, baita uretako jarduerak egitekoa ere! Gainera, Mota eta San Telmo museoak bisitatuko dituzte, gure historia ezagutzeko aukera izan dezaten.
Ekintzen programaren barnean, irailaren 26 eta 27an, lau herrialdetako proiektuaren arduradunen bilerak egingo dira. Hauetan proiektuaren etorkizunerako langaiak aztertuko ditugu, landutakoak ebaluatu eta ondorengo bilkura, Belgikan egingo dena, antolatuko dugu.
Aste honek aurkezten digun erronka da parte-hartzaile guzti hauentzat otorduak antolatzea. Gure jatetxean jango dute proiektua osatzen duten 62 lagunek, gure zentroko 12 ikasle eta irakasle batuz. Hala ere, badakigu sukaldeetan dugun taldeak izugarrizko lana egingo duela!