Otsailaren amaieran hasi eta martxoaren lehen egunetara arte, erdi mailako eta goi mailako zikloetako hainbat ikasle atzerrira joan dira ikasi eta profesionalki garatzera.
90 eguneko egonaldietan, besteak beste, kultura, hiri eta hizkuntza berriak ezagutzeko aukera izango dute gure ikasleek. Aberasgarri suertatuko zaizkien esperientzia pertsonal eta profesionalak biziko dituzte eta etxera itzultzen direnerako ikasketa berriak jasoko dituzte.
CEBANCen esperientzia hauek pertsonak eta profesionalak etorkizunerako garatzeko duten gaitasunaren jabe gara. Horregatik, ikasketa maila ezberdinetan mugikortasun aukerak eskaintzeko hainbat programa lantzen ditugu.
Guztira, goi mailako zikloetako 30 ikasle daude egun esperientzia honetaz gozatzen. Erasmus bekaren bidez, pertsona hauek Irlanda, Italia, Txekiar Errepublika eta Poloniako hainbat iritan daude.
Nazioarteko Merkataritza eta Sukaldaritza Zuzendaritzako ikasleak dira esperientzia honetaz gozatzera gehien animatu direnak. Aldiz, Turismo Ostatuen Kudeaketa, Multiplataforma Aplikazioen Garapena, Dietetika eta Marketing eta Publizitateko hainbat ikasle ere joan dira aukeraz gozatzera.
Era berean, erdi mailako zikloetako ikasleek ere badute beste herrialde batzuetara joateko aukera. Mugikortasun internazional hau Confebask eta Aice-ren bidez lantzen dugu. Honela bada, erdi mailako zikloetako 5 ikasle daude gaur egun nazioarteko hainbat txokotan.