Ander Pérez jakintza-alor anitzeko diseinatzaile grafikoa da, irakaskuntzan 20 urteko esperientzia duena eta egun CEBANCen eskaintzen hari garen Herramientas de Vídeo y Animación con Photoshop y After Effects ikastaroko irakaslea. 100% diruz lagunduriko ikastaro honen aitzakiaz, ikasgaien eta ikasleek lortuko dituzten abantailen inguruan berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Irakaslearen arabera, ikastaro honetan “profesional aktibo batek hainbat eratako ikus-entzunezko proiektuak garatzeko autonomia lortuko du, eta horrez gain, langabeek lan-mundura gerturatuko dituzten abileziak garatuko dituzte”.
Blokeka banaturiko irakaskuntza-planean Adobe Photoshopen argazkiak moldatuko dira eta, ondoren, After Effectsen bidez hauen integrazioa landuko da animazio-proiektuetarako. Bi programa hauen arteko bateragarritasuna da, hain zuzen, Pérezek azpimarratzen duena: “hauen antzekotasunak bideo proiektuak azkar, irudiak, bideoa, soinua, animazioa eta efektu bereziak integratuz lantzea ahalbidetzen du”.
Ikasleek landuko dituzten trebetasunak perfil artistikoari loturikoak izango dira; diseinuari, argazkilaritzari eta komunikabideei loturiko motibazioak dituztenentzat. Hortaz, azken perfil profesional hauei loturiko abileziak landuko dira. Irakasleak positiboki ikusten du ikastaroaren zehaztasuna: “garrantzitsua da ikasleen perfil profesionala, hauetako bakoitzak programen inguruan duen ezagagutza beharrezkoa delako web eta diseinu grafikorako, multimediarako, sare sozialetarako eta telebistarako bideoetarako”.