Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Egutegia argitaratu du. Gure etxeetako edo lantokietako hormetatik eguneroko erritmoak markatzeaz gain, gizartea eraldatzeko mezua zabaldu nahi du egutegiak, ingurumenarekiko jarrera atseginagoa eta klima-aldaketaren aurkako borrokan kontzienteagoa izan gaitezen.
Eguneroko keinu txikiek ahalbidetuko dituzte mundu hobeago batean bizitzeko gure gizarteak eskatzen dituen aldaketa handiak, ondoren etorriko direnei baldintza bertsuetan utzi beharko geniekeen mundua.
Eta proiektu honetan CEINPROren Diseinuko Goi Mailako Zikloko eta CEBANCaren Sukaldaritza eta gastronomia Erdi-Mailako Zikloko ikasleen laguntza dugu, ekimen honen helburua bere eginez, orain eskuetan duzun egutegia garatu baitute.
Egutegi hau Cristina Enea Fundazioaren, CEINPROren Diseinuko Goi Mailako Zikloaren eta CEBANCeko Sukaldaritza eta Gastronomiako Erdi-Mailako Zikloaren arteko lankidetzatik sortutako proiektu baten emaitza da. CEINPROko ikasleen kontzeptualizazioak, diseinuak, ilustrazioak eta maketazioak, bai eta CEBANCeko ikasleek sortutako errezetek ere egunez egun gure hormatik agurtuko gaituzte eta etorkizunean diseinu grafikoko eta gastronomiako profesionalak izango direnen ikaskuntza-prozesuaren parte izan dira.
Hona hemen proiektuaren azalpen-bideoa: https://www.youtube.com/watch?app=desktop&v=-ASHGBVl6Rk