Nazio mailan ospatuko diren hainbat sukaldaritza lehiaketatan ordezkaritza izango du Cebancek.
Etorkizun oparoa aurreikusten zaien euskal sukaldari gazteek hainbat sariketatan parte hartuko dute ondorengo hilabeteetan Madril eta Mallorcan ospatuko diren finaletan.
Lehiaketa hauetan aipagarrienetako bat Spainskills da, izenak adierazten duen bezala, gazteen gaitasunak balioztatzen dituen lehiaketa. Bertan, lanbide heziketako zentroetan beraien formakuntza amaitu berri duten gazteek parte har dezakete. Gure autonomia erkidegoa CEBANC zentroko David Ríos Guzmánek ordezkatuko du lehiaketa honetan. Davidek sukaldaritza modalitatean parte hartuko du datorren martxoan IFEMAn (Madril) ospatuko den finalean eta tituludun profesional gisa aurrera pausua emateko aukera izango du bertan. Gainera, irabazle suertatuko balitz, Euskadiren ordezkaritza nazioartera eramateko aukera eskuratuko du, Espainiar irabazle izanik beste irabazle batzuekin batera Euroskillsen parte hartuz.
Islandiako Bakailaoari eskainitako eskolartekoa ere hiriburu berean ospatuko da. Honen finalak zortzi parte-hartze izango ditu eta bertan Josu Leron, Cebanceko ikasle ohi eta sukaldari gazteak bere izena aditzera eman nahi dut bakailaoaren mundua ezagutzeko Islandiarako bidaia eskuratzeko lehian.
Lanbide heziketako eskola donostiarrak bere mugak gainditu nahi ditu honelako ekintzen bidez eta erronka berrien bila doa, bertako ikasleak beste hainbat lehiaketatarako hautapen faseetan baitaude. Cordon Bleu eskolaren Premios Promesas de la Alta Cocina eta Protur Hotelek antolatutako Protur Chef esaterako, biak ala biak nazio mailako sariketak.
Hain arrakastatsuak izaten ari diren lehiaketa hauetara aurkezteko prestakuntzek zeharkako trebetasunak inplikatzen dituzte CEBANCeko pertsonak. Luis Vianaz gain lantalde anitza batzen da kozinatzen aurkezpen bideoa egiteko. Eskolak aurreratu du azaldutako lehen lehiaketara izokin errezeta bat aurkeztuko dutela beka bat eskuratzeko eta bigarren lehiaketarako ahate magreta prestatuko dutela 3.000€rainoko saria eskuratzeko.