Joan den urriaren 5ean egin zen Gipuzkoako VII. Bakailao Pintxo Txapelketaren finala. CEBANCek lau ikasle izan zituen zerbitzari, Emilio Audikana irakaslearekin batera:
- Julen Beraza
- Kepa Rodriguez
- Guillermo Gomez
- Zugaitz Cintero
Gipuzkoako Bakailao Pintxo Txapelketa urtero antolatzen da, eta bertan parte hartzen dute probintziako taberna, jatetxe eta gastrotekek, bakailaoari balioa ematea eta bakailaoaren kontsumoa Euskadiko produktu gastronomiko bereizgarrietako bat izatea helburu.