Atzo, irailak 1, lanbide heziketako hainbat eskola eta erakundetako kideak bildu ziren Cebanc-en, “Digital Tourism, 3 urteko iraupena izan duen turismo eta digitalizazio nazioarteko proiektua amaitutzat emateko.
Cebanc-ek badaki nazioartekotzean lan egin behar duela eta digitalizazioaren politika aktiboetan parte hartu behar duela. Garrantzitsua da pentsatzea zer ezagutza izan behar dituzten etorkizuneko turismo-profesionalek. Funtsezkoa da Cebanc horrelako nazioarteko proiektuekin lotuta egotea.
“Digital Tourism” helburua prestakuntza berri bat proposatzean datza, etorkizunean ofizialdu ere egin ahal izango dena, digitalizazioari dagokionez herrialde desberdinetako prestakuntzek dituzten gaitasunak baino askoz ere gehiago izango dituena.
Horretarako, prestakuntza berri horren egitura eta edukia sortu dira, Italiako, Portugalgo eta Espainiako lanbide-heziketako hiru eskolatan. Herrialde bakoitzeko 7 ikaslek parte hartzen zuten prestakuntza pilotu horietan, proposatutako prestakuntzari aplika dakizkiokeen hobekuntzei buruzko ondorioak atera ahal izateko.
Inkesta horien ondorioak oso onak izan dira, batez ere Espainian, bertan asko baloratu baitira ezagutza "digitala", ikasleen jarrera eta lan egiteko gogoa; izan ere, ikasle batek baino gehiagok udan lanean jarraitzeko kontratua lortu du.
Covid-19 egoeragatik pilotajea egiteko leku bat aurkitzea erraza izan ez den arren, parte hartu duten enpresek interes handia erakutsi dute ikasleen ezagutza tekniko digital berri horiekiko.
Mota honetako proiektuak enpresa-mundua eta prestakuntza-mundua batu nahi ditu, enpresen beharrak ikusteko eta lanbide-eskolak premia horiei erantzuteko gai izan daitezen.