Cebanc-en ardatz estrategikoetako bat zentro jasangarria izatea da eta hori dela eta, eguzki plakak zentroaren estalkiaren gainazal osoan jartzea aukeratu dugu. Instalazio fotovoltaiko honi esker, Cebancek 26.089kgCO2 murriztuko ditu urtean isurketak. Instalazio hori egingo duen enpresa GreenkW izango da, energia eraginkortasunean espezializatutako enpresa nagusietako bat.
Garapen Iraunkorrerako Helburuen eta 2030 Agendaren alde lanean jarraitzen dugu.