Euskadi Lanbide Heziketa Dualaren helburua ikastetxearen eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez Lanbide Heziketako teknikari edo goi-mailako teknikari titulua lortzeko aukera ematea da. Cebancek aukera ematen die bere heziketa zikloko ikasleei eredu dualean burutzeko ikasketa-prozesua.
Eredu Dualak gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitatezko lanpostuak sustatuz.
Gainera, eredu honek abantaila asko ditu:
- enpresarentzat: langile kualifikatuak prestatzen ditu, enpresako belaunaldien errelebua errazten du eta langileak aukeratu eta erakartzeko baliabide bat da.
- gizartearentzat: hobeto prestaturiko pertsonak trebatzen ditu etorkizun konplexu batentzako eta enplegagarritasuna hobetzen du.
- ikasleentzako: benetako lan-egoeretan ikasten du, lan-epserientzia lortuz enpresan.
Txandakako erregimeneko Lanbide Heziketa Dualaren bi eredu daude, iraupenaren arabera:
- bi urte: lehen ikasturtea ikastetxean eta bigarrena, ikastetxean eta enpresan, txandakako erregimenean
- hiru urte: lehen ikasturtea ikastetxean; bigarren eta hirugarrena, ikastetxean eta enpresan.
Informazio gehiago fpeuskadidual.eus webgunean.