;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Sukaldaritza Zuzendaritza 10 ikasle, Minnesotan mugikortasun bidaian

Sukaldaritza Zuzendaritza erdi mailako zikloko hamar ikasle, Jose Aguirrezabal ikasketa buruarekin batera, Minnesotan (AEB) daude. Otsaialren 22an abiatu ziren, eta, Galdakaoko Ostalaritza Eskolako talde batekin batera, hilaren 29ra arte egongo dira, South Central College sukaldaritza eskolak antolatutako mugikortasun bidaia batean, Mankaton, Minnesotan. South Central Collegek Euskal Herriarekiko truke programa batean parte hartzen du.

Ikasle taldea Maide Iñaki De Olano, Ferran Fuster, Guillermo Lopez, Alaitz Lizaso, Andres Navas, Naroa Rodriguez, Andar Goizueta, Beñat Colomer, Ane Beristain eta Asier Gomezek osatzen dute. Aurrerago, Ipar Amerikako ikasleak izango dira Cebancera joango direnak. Aste honetan South Central Collegeko ikasleekin ari dira elkarlanean sukaldaritza teknika berriak ikasten. Jardunaldietako batean, esaterako, barazkiekin eskulturak egin zituzten.

"Gure ikasleentzat garrantzitsua da, Minnesotako hegoaldean gaudenez ez dugulako elikagai eta kultura desberdin askorekin kontakturik. Eta kanpora ateratzen garenean, bizitza aldatzen zaie ikasleei. Pertsona ezberdinak itzultzen dira, eta ziur nago gauza bera izango dela gure zentrora etortzen diren atzerriko ikasleentzat ", adierazi zuen Lizbeth Kliewer South Central Collegeko arduradunak Keyc News Now tokiko telebistari eskainitako elkarrizketa batean.

Cebanceko ikasleentzat esperientzia aberasgarria suposatzen du, zentzu guztietan. Sukaldaritza ulertzeko modu berriak ezagutzeaz gain, kultura berri batean murgiltzen dira eta, era berean, bisita turistikoak egiteko aukera ere izaten dute. Hala, Mount Kato neguko kirol estazioa, Maverick izotz hockey pista edota Chankaska Wineryko arrantxo eta mahastiak bezalako lekuak bisitatzeko aukera izan dute.

 

 

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00