;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Linguaskill test berria eta ordenagailu bidezko azterketak, Cebancek ingelesa ikasteko zerbitzura jartzen dituen bi baliabide berri

 

Linguaskill, Cambridgeko Unibertsitateko maila anitzeko test berria, eta ordenagailu bidezko azterketak, Cebancek ingelesa ikasteko zerbitzura jartzen dituen bi baliabide berri

Cambridgeko Unibertsitatearen Linguaskill baliabide berria eskaintzen duen "Official Test Venue" zentro ofizial bakarra bihurtu da Cebanc. Linguaskill maila anitzeko test bat da, eta azkar eta zehatz ziurtatzen du ingelesaren ezagutza-maila, Cambridgek emandako ebaluazio ofizial baten bidez. Linguaskill ingeles test malgu bat da eta hautagaiak ebaluatu behar dituen trebetasunak aukeratzen ditu: Reading eta Listening (konbinatuak), Writing eta Speaking.

Cebankeko ingeles ikasleen zerbitzura dagoen baliabide berri hori Cebancek LTS (Language Testing Services) enpresarekin lortutako akordioari esker lortu da. LTS Cambridgeko Unibertsitateko ES409 zentro baimendua kudeatzen duen enpresa da.

Adimen artifizialeko teknologia

Linguaskillek adimen artifizialean azken teknologia eskaintzen du, azterketaren zailtasuna hautagaiaren ingeles mailara egokituz.

Emaitzak 48 ordutan daude eskuragarri, eta bat datoz Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin (EEEB) hau da, hizkuntza-gaitasunak deskribatzeko nazioarteko estandarrarekin. Modalitate hau, batez ere, pertsona helduei, enpresei eta unibertsitarioei zuzenduta dago. 

Bestalde, eta hau ere LTS (Language Testing Services) zentroarekin lankidetzan, Cebanc izango da Cambridgeko ordenagailu bidezko azterketa ofizialak egingo dituen zentro bakarra. Horrela, Cebanc izango da azterketa-modalitate hori egingo duen Donostiako lehen ikastetxea, ez bakarrik ikasleentzat, baita KET, PET, First Certificate, Advanced eta Proficiency azterketetan modalitate hori aukeratzen duten ES409 ikastetxeko hautagai guztientzat ere.

Cambridge English-eko azterketak ordenagailuz egiteak, Computer Based Exams modalitatean, abantaila garrantzitsu batzuk eskaintzen ditu:

  • Emaitzak 2 astetan bakarrik.
  • Matrikulazioa azterketa egin baino astebete lehenagora arte.
  • Azterketa-deialdi gehiago.
  • Entzumen-ulermen bikaina.
  • Sistema informatiko seguruak.

ES409 zentro baimenduak (Language Testing Services) azpimarratu du Cebanceko langileen instalazioak eta profesionaltasuna erabakigarriak izan direla lankidetza-hitzarmen hau lortzeko orduan. Hemendik aurrera, Cebancera hizkuntza-gaitasunak hobetzera joaten diren pertsonek baliabide berritzaile horiek baliatu ahal izango dituzte, ingelesa ikasteko prozesuan erraztasunak emateko.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00