;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Elikajan taldea aukeratua izan da Donostia Innovation Campus azken jardunaldirako

 

Nahikari Usarraga irakaslearen Dietetika graduko Elikajan taldea hautatu dute 2019ko Donostia Innovation Campuseko azken ekitaldirako. Ekitaldia urtarrilaren 23an izango da, Kursaalen (10:00). Amaierako ekitaldian, hautatutako talde bakoitzak 3 minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko. Proiektuak baloratzeko orduan, epaimahaiak hainbat alderdi hartu zituen kontuan, hala nola, aurkezpena, balio proposamenak, bideragarritasuna, talentua eta jarrerak. Finalean hainbat errekonozimendu banatuko dituzte, hala nola, teknologiaren erabilera hobea, ideia berritzaileena, eta abar.

Donostia Innovation Challenge lan-eremu interaktiboa da, erronketan oinarritua, eta parte-hartzaileek irtenbide berritzaileak garatzen dituzte hiriko hainbat arazori aurre egiteko. Aldi berean, lan-merkatuko berrikuntzari lotutako funtsezko gaitasunak lantzen dituzte.

Zorionak!

  

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00