Churchill I. Sukaldaritza Lehiaketak bederatzi parte-hartzaile bildu zituen atzo, Sukaldaritza eta Gastronomia erdi eta goi zikloetako ikasleak, oilaskoa osagai nagusitzat hartuta plater bat prestatu behar zutenak. Lehiaketa honen lehen edizioa izan zen, Churchill baxera marka ospetsuak babestua. Gainera, gure Gipuzkoako Goi-mailako Ostalaritza Eskolaren babesle ofiziala ere bada marka britainiarra. Epaimahaiak – Maite Pinacho, Eli Segurado eta Bidatz Barrenetxea, Cebanc-ekoak; Marisol Diaz, Churchill-en ordezkaria; eta Iñigo Palma, Astoria hoteleko sukaldari-buru eta gure ikastetxeko ikasle ohiak osatuta– parte-hartzaileen maila altua nabarmendu ondoren, lehenengo hiru sariak honako hauei ematea erabaki zuen:
- 1. Marian Granados; 250 euroko bonoa jasoko du Churchill produktuetan
- 2. Eneko Aires; 100 euroko bonoa irabazi du Churchill produktuetan
- 3. Cristine Mora, Churchill produktuetan 100 euroko bonoaren irabazlea
Lehiaketa arrakastatsua izan zen, eta gure ikasleentzat esperientzia interesgarria suposatu du, platerak prestatzeaz gain, epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta azaldu behar izan zutelako.
Argazki-bilduma Flickr-en: I. Churchill Sukaldaritza Lehiaketa