;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Izaera soziala duten ideiak, arimadun enpresak

 

2. mailako multiplataforma aplikazioen garapenako ikasleek euren proiektu teknologiko zein jasangarriak aurkeztu dituzte Tknikak antolatutko Ikasenpresa Kongresuan 

Eta pauso batzuk emanaz energia lortu bagenezake? Eta, sakelako telefono jasangarriagoak komertzializatzen baditugu? Eta, iragazki baten bidez ur edanezina ur edangarria bihurtuko bagenu? Eta, kotxe batean iragazki bat jarriaz CO2 isuria ezaba bagenezake?

Hauek dira gure ikasleek erantzun nahi dituzten galderak eurek asmatutako enpresa-proiektuen bidez.  Eta ideia hauek beste ikastetxe batzuekin partekatzera joan ziren aurreko astean Tabakaleran ospatutako Ikasenpresa Kongresura. 

Lanbide Heziketako gazteen artean ekintzailetza era praktikoan sustatzeko zein zeharkako konpetentziak lantzeko asmoz, sortu zen Tknikako Ikasenpresa heziketa programa. Aurtengo edizioan, 1.000 ikasenpresa baino gehiagok parte hartzen dute bertan, eta  Airtruk, Greenphone, Chargenetic zein AdRed dira gure 2DM3-ko ikasleek sortu eta kongresuan aurkeztu dituztenak.

 

Ideia hauek, pixkanaka enpresa proiektu forma hartzen ari dira eta hobeto ezagutu nahi izanez gero, ondorengo esteketan duzue informazioa. 

  • Airtruk:  CO2 isuriak murrizteko ibilgailuetan iragazkiak jartzen dituzte.
  • Chargenetic: Energia garbia sortzen duen eskumuturrekoa.
  • Greenphone:  Planetarekin eta pertsonekin konprometitutako sakeleko telefonoa.
  • AdRed: Ura edangarri egiteko iragazkia

AdRed

Greenphone

Chargenetic

Airtruk

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00