Datorren abenduaren 4an izango da I. Churchill Sukaldaritza Lehiaketa, ostalaritzarako baxera enpresa ingelesak honek babestuta. Lehiaketan sailkatuak izan diren erdi-mailako eta goi-mailako Sukaldaritza eta Gastronomia zikloetako bigarren mailako ikasleek hartuko dute parte.
Lehiaketa horretan, oilaskoa oinarri hartuta, sei errazio erdi egin beharko dute, baina gainerako osagaiak aukera askekoak izango dira. Epaimahaia Churchill konpainia ordezkari batek, Cebanceko zuzendaritzako bi lagunek eta bi sukaldaritza irakaslek osatuko dute. Lehiaketa 16: 00etan hasiko da, Cebanc Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskolako instalazioetan.