;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Salmenten Merkataritza Kudeaketari buruzko Ikastaroa, lan-kontratuak egiteko konpromisoarekin

 

Cebancek, Eroski eta Lanbiderekin batera, Salmentak Merkataritza Kudeatzeari buruzko ikastaro bat antolatu du, kontratatzeko konpromisoa duena. Ikastaro horren helburua da erdi-mailako agintarien profil kualifikatuak sartzea Gipuzkoako Eroski hipermerkatuetan. Ikastaro honekin 3. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzen da.

Enplegagarritasun-programa honek ikasgelako zati teorikoa eta lanpostuko zati praktikoa uztartzen ditu (500 ordu guztira, eta horietatik 195 Eroskin ordaindutako praktikak dira).

Prestakuntza-programa hau honako hauei zuzenduta dago:

  • Langabezian edo aukera berrien bila dauden pertsonak
  • Prestakuntza arautuko titulua duten pertsonak: Batxilergoa, merkataritza-jardueretako teknikaria (erdi-mailakoa), salmenten eta merkataritza-guneen kudeaketako teknikaria (goi-mailakoa) edo lanpostuarekin lotutako beste titulazio batzuk.

Ikastaroa 2019ko abenduaren 19tik 2020ko uztailaren 7ra bitartekoa da, astelehenetik ostiralera (15: 00etatik 21: 00etara). Aste batzuetan larunbatetan ere praktikak egingo dira. Guztira 15 plaza daude.

Baldintzak:

  • Batxilergoko titulua, goi-mailako heziketa-ziklora sartzeko proba edo baliokidea izatea.
  • Prestakuntzari probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza- edo lanbide-ezagutzak justifikatzea.
  • Lanbide-arlo bereko 3. edo 2. maila bereko profesionaltasun-ziurtagiria.
  • 25 edo 45 urtetik gorakoen unibertsitatera sartzeko proba.
  • Ezinbestekoa, lan baimena izatea.

Parte-hartzaileak gaitasun hauek eskuratuko ditu:

  • Baliabideen koordinazioa eta kontrola
  • Zerbitzu-mailak eta emaitzak betetzea
  • Taldeen lidergoa

Informazioa eta izen-emateak:

 

   

 

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00