Donostiako Tabakalera kulturgunean Gipuzkoako enpresen eta goi-mailako titulazioetako ikasleen arteko topaketa-jardunaldi interesgarri bat egin zen asteazken honetan, urriaren 16an. Horien artean zeuden Aplikazio Multiplaformen Garapena goi-mailako gure ikasleak, gazteen artean enpresa-kultura berriaren kontzeptua sustatzeko eta ezagutarazteko helburuarekin.
Dinamismoa eta parte-hartzea ezaugarri dituen jardunaldian, enpresetako kideek gehien errepikatu zituzten hitzak "jarrera, talde-lana eta zoriontasuna" izan ziren.
Horri esker, gure ikasleek lehen eskutik egiaztatu ahal izan zuten Cebancen egunero irakasten zaiena: zeharkako gaitasunek enpresen bizitzan duten garrantzia. Izan ere, Adegiko (Gipuzkoako enpresaburuen elkartea) presidentearen hitzetan, "Gipuzkoako enpresek aurre egin beharreko erronkak, ondo prestatutako pertsonekin ez ezik, taldean lan egiten dakiten eta euren eguneroko lanekin gozatzen duten pertsona inplikatuekin eta erabakitzaileekin bakarrik lor daitezke.
Enpresen aholkuak eta esperientziak entzuteaz gain, ikasleak ausazko taldeetan banatu zituzten, dinamiketan parte hartzeko eta taldeko erronka bati irtenbidea emateko, enpresetako ordezkariek haien portaerak behatzen zituzten bitartean. Erronka, hiru talde onenentzako sari batekin amaitu zen, osatu ziren 50 talde baino gehiagoren artean.
Horretaz gain, talde bakoitzaren barruan banakako sariak banatu ziren erronka konpondu bitartean bere jarreragatik, taldean lan egiteko gaitasunagatik eta bere taldeko kide den enpresak ikusitako beste ezaugarri batzuengatik nabarmendu zen pertsonarentzat. Eta , Grupo KL irtenbide industrialen enpresak gure ikasle Lancer Ucín saritu zuen bere taldeko kide onena bezala. Zorionak Lander!