Maiatzaren 24an, Administrazioa eta Finantzak zikloko 1. mailako ikasleek, hainbat irakaslerekin batera, Pasaiako Portua bisitatu zuten.
Alazne, Portuko Autoritateko harreman publikoetako arduradunak hartu zituen bisitariak eta, barruko funtzionamendua ezagutu ondoren, itsasontzi batean kai ezberdinetara joan ziren.
Azkenik, txangoa egin zuten San Pedrotik Saguesera Ulia menditik doan Zilarrezko Itsasargiaren bidetik. Kurtsoari amaiera emateko, jardunaldi ederra izan zen.