;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Migrantzaileen eta errefuxiatuen integrazioa helburu duen Promise Europako proiektuan hartzen dugu parte

 

Promise  Erasmus + erakundearen proiektua da, Europar Batasunaren kofinantzaketa duena, eta Cebanc-ek parte hartzen du bertan, Italia (Frontiera Lavoro), Turkia (Tuzla), Irlandako Errepublika (Roscommon Leader Partnership eta Momentum Educate + innovate), Alemania (KulturLife) eta Erresuma Batuko (Canice Consultingwork) herrialdeetako beste entitaterekin batera. Entitate hauek jarduera ezberdinetan aritzen dira; horra hor, formazioan edo gai sozialetan.

Proiektu hau 2018ko urrian hasi zen eta 2020ko irailean bukatuko da. KA2 edo helduen hezkuntzarako elkarte estrategikoetan kokatzen da.

Bere helburua da migrantzaileen eta errefuxiatuen integrazioa erraztea beren komunitate anfitrioietan erakunde arteko sare interinstituzionalen bitartez. Partaide guztiek lehen bilera Irlandan egin zuten eta bigarrena, maiatzaren 16 eta 17an Kielen, Alemanian. Urrian egingo dute bilera bat Cebancen eta hurrengoa Italian izango da.

2020ko ekainean ekitaldi biderkatzailea egingo dute Cebancen, non SOS Arrazakeria edo Gurutze Gorria bezalako elkarteek parte hartuko duten.    

  

 

 

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00