Baladi Goiburu, 2D3CAko gure ikaslea Bacalao Giraldo enpresak antolatutako lehiaketaren finalerako sailkatu da. Finala datorren astelehenean, maitzaren 6an, jokatuko da Basque Culinary Centerren.
Honako hauek dira finalerako sailkatu diren sei platerrak:
-Bakailao momoak, bakailao misoa eta lemon grass, Amaya Hudoc (BCC).
-Ikatza eta errautsak,Daniel Gran (Escuela de Hostelería y Turismo MasterD)
-Kromatismo berdea bakailao txingarretan, Paula Ramos (Altaviana)
-Bakailao konfitatua, patata-aza hostopilak, kausera likidoa eta laxa, Javier Andrade (CIFP La Flora)
-Bakailao kokotxa, tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia, Raquel Ruiz (BCC)
-Port-au-Choix-en udaberria (irudian), Baladi Goiburu (CEBANC)
Irabazleak sari ederra jasoko du: aukeran, 3.000 euro edo Islandiara 4-5 egunetako bidaia bi pertsonarentzat, Michelin izarra duen jatetxe batean afaria barne, Reykjavic-en. Baladik aurten, bizpahiru saritan finalista geratzeaz gain, bi sukaldaritza sari poltsikoratu ditu, Sakata eta Mediterraneamos izenekoak, hain zuzen. Zorterik onena opa diogu hemendik.