Atzokoan, martxoaren 5ean, Minnesotako South Central Collegeko 15 ikasle eta bi irakasleen bisita jaso genuen. Estatu Batuetako ikasle eta irakasle hauen bisita Tknikak antolatu zuen, astebeterako ekarri baititu Euskadira.
Cebancera eginiko bisita honetan, Sukaldaritza Zuzendaritzako 1. mailako ikasleekin batera ondoko menu hau prestatu zituzten: arrain zopa, legatza saltsa berdean, txahal masailak saltsan eta postrerako, torradak gozoki izozkiarekin eta intxaur saltsa.
Sukaldari euskaldunek eta estatubatuarrek elkarlanean prestaturiko menu goxoa guztion artean dastatu genuen. On egin!