Cebanc –Cdea-n abiaraziko dugu Turismo Eskuragarria Negozio aukera gisa izeneko ikastaroa. Ikastaro hau Europako Growmat (Growing the Market in Accessible Tourism) proiektuan barne dago, Cebanc-Cdeak koordinaturik eta bertan, gurekin batera, Erresuma Batua, Grezia, Belgika eta Esloveniako Lanbide Heziketako zentro bazkideek eta Helsinkiko (Finlandia) Zientzia Aplikatuen unibertsitateak hartzen dute parte.
Proiektuaren zati bat Europar Batasuneko Erasmus+ -ek finantzatzen du.
Proiektuaren helburua da turismo eskuragarriaren sektorean negozio aukera berriak sortzea, urtarokotasuna urte osoan zehar zabaldu eta pertsona guztien beharrak asetzeko aukera emanez. Gaur egun adineko pertsona ugarik bizitza aktiboa egiten dute eta turismo eskuragarria merkatu berri baten modura aurkezten da.
Proiektuaren helburua da prestakuntza eta trebakuntza ikastaroak sortzea, Turismo eta Ostalaritza sektoreko enpresariek, prestakuntzaren hornitzaileak eta, oro har, bezeroaren arretarekin lotutako pertsona guztiek dagokien laguntza eskura dezaten pertsona guztien beharrak bereziki adinekoenak asetu ahal izateko hala nola eskuragarritasun unibertsala erantsi eta sustatzea helburu.
Proiektuaren zein ikastaroaren helburuak, honakoak dira:
- Ikuspegi ekintzailean oinarritutako turismo eskuragarriaren ikastaroa eta eskuragarritasunarekiko sentsibilizazio ikastaroa ematea.
- Adineko pertsonentzat turismoaren merkatuaren urtarotasuna hedatzea.
- Kolaborazio loturak garatzea, ikastetxe, enpresa, GKE, ongintzako elkarte eta erakundeen artean.
- Turismo eskuragarriaren sektorean dauden negozio Praktika Egokiak, "Gure Txapeldunak", biltzea eta sektore honetan negozio berriak sorztea.
Datak
Tailerrak 2019ko urtarrilaren 29, otsailaren 5 eta 12an eskainiko dira.
Ordutegia: 15:30 - 19:30. Guztira: 12 ordu. Gainera, formazio onlineko 18 ordu. Guztira, 30 ordu.
Tailerrak
- Turismo eskuragarriaren merkatuark izan dezakeen botereaz jabetzea (arrapalez eta gurpildun aulkiez haratago).
- Nola heldu bezero berriei: ekintza azkar eta eraginkorrak.
- Marketing Inklusiboa Turismoan: nola heldu pertsona guztiei (marketin plana, sare sozialak, eta abar). Bezeroarekin elkarlanean sortu.
Onlineko tailerretan, berriz, irakurgaiak emango dira (legeladia, berrikuntza, laguntza-tresnak, eta abar), ekintzailetza sustatzeko baliabideak eta negozio ideiak eta ekintza planak abiarazteko e-learning materiala.
Nori zuzendua
- Ostalaritza eta Turismo sektoreko enpresariak.
- Ostalaritza eta Turismo sektoreko langileak zein ikasleak.
- Ekintzailetza zein Ostalaritza eta Turismo sektoreetako hezitzaileak.
- Edozein pertsona interesatua.
Helburua
Eskuragarritasuna ezagutzea negozioa bultzatu, handitu eta lehiakorragor egiteko tresna gisa. Iraunkortasuna sustatzea negoziaren etengabeko hobekuntza gisa.
Irakasleak
• Marijo Moreno: arkitektoa, arkitektura eta diseinu terapeutikoko Errotu enpresako bazkide sortzailea; Valentziako Nazioarteko Unibertsitatearen Gerontologia eta Pertsonarengan Zentratutako Arreta Unibertsitate Masterreko irakaslea. Donostia Sustapeneko laguntza-soluzioen clusterreko kide.;
• Eva Díaz San Emeterio: Kazetari eta publizista, www.conmas.marketing marketing digitaleko aholkularitzaren sortzaile. Irakaslea Cebanc-en marketin espezialitatean eta doktoregai EHUko Giza Zientzien fakultatean ondoko tesi honekin:; ‘Enpresa turistikoak eta bere egoera komunikazio digitalean’.
• Marijo Irastorza: Cebanc-eko nazioarteko proiektuen koordinatzailea.;
Saioetan "Eredu Onen" adibideak emango dira, lokalak, nazionalak zein nazioartekoak.