Cebancek Jabe Izan programako Ostalaritza eta Turismoko hiru doako ikastaro eskeiniko ditu, 30 urtetik azpikoei zuzendurik. Programa Europako Gizarte Funtsak batera finantzatzen du 2014-2020 Gazteen Enpleguko Programa Eragilearen esparruan, ondorengo proiekturako: “Gazteen trebetasun eta gaitasun profesionalak hobetzeko eta Donostia Jabe Izan proiektua”; bertan, honako erakunde hauek hartzen dute parte: Donostiako Sustapena, Gureak Inklusio Fundazioa - Kutxa Zeharo eta Nazaret Fundazioa.
Ikastaroak, formazioko 100 eta praktiketako 80 ordu eskaintzen dituztenak, ondokoak dira:
- Sukaldaritza laguntzailea: maiatzaren 31tik ekainaren 27ra; astelehenetik ostiralera (15:30 - 20:30)
- Jatetxe eta tabernako oinarrizko lanak ekainaren 28tik uztailaren 25era; astelehenetik ostiralera (15:30 - 20:30)
- Terraza eta tabernako zerbitzaria: ekainaren 4tik 29ra; astelehenetik ostiralera (09:00 - 14:00)