Urko, Nagore eta Eneko bere proiektua aurkezten.
Nageneurk taldeak, Eneko Jimenez, Nagore Aranguren eta Urko Manterola ikasleek osatua, Iñaki JImenez Miranda irakaslearekin batera, StartInnova ekintzailetza proiektuen lehiaketan bosgarren saria jaso du, 16-17 urteko kategorian, hain zuzen. Talde honek aurkeztu duen negozio-ideia ingurugiroari buruz kontzientziatzeko aisialdi parkea izan da.
Edizio honetan Gipuzkoako 30 ikastetxeetako 900 ikaslek hartu dute parte. Horretarako, hainbat hilabetetan lanean aritu dira, Canvas eta e-learning plataformak moduko tresnak erabiliz, eta Donostiako EHUko campusean izandako gaurko ekitaldian bost lanik onenak aurkeztu dira.
Modu paraleloan, Araba, Bizkaia, Asturias, Kantabria, Errioxa, Gaztela-Leon eta Madrileko 185 ikastetxeetako 4.000 ikaslek parte hartu dute lehiaketan.
Gipuzkoako finalari dagokionean, hauxe izan da sailkapena:
- Lehen saria: Urretxu-Zumarraga Ikastolako Minax taldea, dutxako ura berrerabiltzeko gailu batekin.
- Bigarren saria: Errealcubo, Donostiako Eskibel Ikastetxekoa, bigarren eskuko altzairuen zaharberritu eta saltzeko proiektu batekin.
- Hirugarren saria: Haran, Oiartzun Batxilergo Eskolakoa, autokarabanendako aparkalekuak bilatzeko foro batekin.
- Laugarren saria: Donostiako Santo Tomas Lizeoa 4, auto elektrikoentzako kargatzaile eramangarri batekin.
- Bosgarren saria: CEBANCeko Nageneurk, ingurugiroari buruz kontzientziatzeko aisialdi parke batekin.
Ekitaldian, Iñigo Ugarte ieTeam-eko CEOak Etorkizuna Berrasmatzen hitzaldia eskaini zuen.
Partaideak, irakasleak eta enpresa eta entitate kolaboratzaileen kideak.
Bosgarren saria jasotzen, Iñaki Jimenez irakaslearekin batera.