TXERTATU MERKATUAN proiektuak Euskadin laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzen dizkie 500 gazte baino gehiagori.
Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, TXERTATU MERKATUAREN programaren kudeaketaz arduratzen ari da. Beterri-Buruntza eskualdeak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), Gizarte eta lan orientazio eta integrazio teknikak lantzeaz gain, kutxazain eta apal-betetzailearen prestakuntza proposatu du gazteen interesa izango delakoan. Prestakuntza hau Cebanc prestakuntza zentruak emango du.
Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 16-29 urte bitarteko gazteak, beti ere kualifikazio gutxikoak, parte hartu ahal izango dute TXERTATU MERKATUAN programan.
Aurten, esan bezala, kutxazain eta apal-betetzaileen proiektua burutuko da. Martxoan hasiko da eta ekainerarte iraungo du. Guztira 14 pertsonak parte hartu ahal izango dute, Beterri-Buruntzako udalerriko emakumeek lehentasuna dutelarik.
Prestakuntzaren edukiak:
- Otsailak 23 - martxoak 23: Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak.
- Apirilak 9 - maitzak 31: Kutxazain eta apal-betetzailearen prestakuntza.
- Ekainak 4-26: Praktikak burutzeko behar diren beste hainbat prestakuntza.
- Ekainak 27-29: enplegua aurkitzeko teknikak
Prestakuntzaz gain, 100 orduko praktikak burutu beharko dira.
Otsailaren 23 arte eman ahalko da izena. Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 AndoainOrdutegia: 9:00tatik 15:00tara.
Interesatuek edo informazio gehiago nahi dutenek email edo telefonoz jar daitezke kontaktuan hurrengo telefono edo posta elektronikoan:
Tel.: 943 30 42 21. Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.